Mostrando entradas con la etiqueta GLOBALIZAZIOA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta GLOBALIZAZIOA. Mostrar todas las entradas

viernes, 5 de mayo de 2017

GAINERAKOEN AURKEZPENEN SINTESIA

CURRICUGAINERAKO TALDEEN AHOZKOEN LABURPENAK:

GLOBALIZAZIOA (SEIKOTE)

Globalizaziorako hainbat metodo daude eta hau justifikagarriak dira ikaskuntzaren helburu eta esanahien arabera. Metodoak:
  • Proiektuak→  objektu bat elaboratzea, hura finkatuz, sortuz eta ebaluatuz.
  • Inguruaren ikerketa→ ikaslearen intereseko gaiak ikertu, ikaslea ikerlari izanik.
  • Interes gunea→ landutakoak haurren eguneroko beharrak asetzea ezagunetik hasiz.
Hala, honen helburua ikasleek dakitenaren eta ikasten dutenaren arteko uztarketa egitea da.
Aurkezpenari dagokionez, kontzeptua ondo ulertzeko balio izan dit eta ondo azaldutako aurkezpena iruditu zitzaidan.

APRENDIZAIA ESANGURATSUA (LAS DIVINAS)

Ezagutza zaharrak eta berriak elkartzen dituen teoria psikologiko eta pedagogikoa da. Honen ustez ikaskuntza bat emateko, emango den materiala ikaslearen aurre-ezagutzekin lotu behar da. Ez da ikaste memoristiko bat, loturen bidezkoa baizik; eta honela ikasitako gauzak ahaztea zailagoa da, egonkorragoa da, ez aprendizaia mekanikoan bezala. Honen aurrean, irakasleak, haurren motibazioa eta parte-hartzea bultzatu beharko ditu.
Ondo landutako aurkezpena izan da eta oso baliagarria denontzat.

ANIZTASUNA (GALTZAGORRIAK)

Lehenik eta behin sexismoa (heteropratriarkatua ez dena gutxiestea) eta hezkidetza (sexismoa baztertuz heztea) terminoak azaldu zituzten. Hauek oinarri hartuta, esan dezakegu, espazioa (kaleen izen, eskulturak) eta hizkuntza (maskulino orokortzailea) sexistak direla. Argi dago, partaidetza bultzatu behar dela, orain arte emakumeei mugatu zaiena. Honetan guztian, irakasleak jokatzen duen papera erabakigarria izango da.
Aurkezpenari dagokionez, oso gai interesgarri iruditu zitzaidan eta denok kontuan hartu beharko genukeen gai bat dela uste dut.


HEZKIDETZAN ESKU HARTZEA (ILUSIOEN INDARRA)

Emakumearen presentzia historian zehar gutxietsia izan da. Gutxiespen hau androzentrismoak eta sexismoak bultzatu dute, eta hauek, ezagutzaren jabetza kentzea dakarte; hau da, emakumearen lorpenak gizonari egokitzea.
Hezkuntzak bi generoen berdintasuna bilatu behar du, hezkidetza. Hala ere, curriculumak ez du betetzen eta hainbat pausu jarraituz hezkidetzara eskuratzera heldu beharko litzateke.
Oso landuta zuten aurkezpena izan zen eta oso argi azaldu zuten dena. Gainera, gaia, dena baino interesgarriagoa egitea lortu zuten. Lan ona!

CURRICULUMA (BOST)

Curriculumak hainbat eratan definitu da: ikasturtean eman beharreko gisa, eman beharreko hori antolatzea eta eskolan gertatzen den oro gisa. Hau burutzeko tarea eskolarrak daude, jarduera antolatuak dira ekintzak barne hartzen dituenak. Hauetan irakasleak berebiziko garrantzia du (kontrolatzen, gidatzen, ezberdintzen...) eta tareak, bere baitan ere, beharrezkoak dira irakaslearen formakuntzarako. Curriculum-ari buruzko informazioa izatea oso garrantzitsua da guretzat, eta gainera, oso ondo azaldu zuten guk ulertu ahal izateko.

IKASGELAKO PROGRAMAZIOA (ASA)

Programazioaren garrantziaz hitz egin ziguten haien ahozkoan, eta baita, programazio bat egiterakoan kontuan hartu beharreko atalei buruz ere. Atal horiek, aintzat hartu beharreko horiek hain zuzen ere, metodologia, helburuak, irakaste metodoak… dira. Gu irakasle moduan aritzeko  oso baliagarria da jasotako informazioa. Aurkezpenari dagokionez, oso landua ekarri zuten eta ondo azaladua.

EBALUAZIOA (ROCKABYE BABY)

Ebaluazioaren helburua prozesu didaktikoa orokorki eta ikaslea indibidualki ezagutzea eta hobetzea da. Bi ebaluazio mota daude:
  • Konpetentzien benetako ebaluazioa → eguneroko egoerak aurkeztu eta ebaluatzea.
  • Ebaluazio hezigarria → ikaslearen arrakasta lortzea.
Ebaluazioan, prozesua egitean, “feedback”-a egiteak ikaslearen hobekuntza dakar.
Aurkezpena oso ondo azaldutakoa izan da eta oso baliagarria.