viernes, 5 de mayo de 2017

GAINERAKOEN AURKEZPENEN SINTESIA

CURRICUGAINERAKO TALDEEN AHOZKOEN LABURPENAK:

GLOBALIZAZIOA (SEIKOTE)

Globalizaziorako hainbat metodo daude eta hau justifikagarriak dira ikaskuntzaren helburu eta esanahien arabera. Metodoak:
  • Proiektuak→  objektu bat elaboratzea, hura finkatuz, sortuz eta ebaluatuz.
  • Inguruaren ikerketa→ ikaslearen intereseko gaiak ikertu, ikaslea ikerlari izanik.
  • Interes gunea→ landutakoak haurren eguneroko beharrak asetzea ezagunetik hasiz.
Hala, honen helburua ikasleek dakitenaren eta ikasten dutenaren arteko uztarketa egitea da.
Aurkezpenari dagokionez, kontzeptua ondo ulertzeko balio izan dit eta ondo azaldutako aurkezpena iruditu zitzaidan.

APRENDIZAIA ESANGURATSUA (LAS DIVINAS)

Ezagutza zaharrak eta berriak elkartzen dituen teoria psikologiko eta pedagogikoa da. Honen ustez ikaskuntza bat emateko, emango den materiala ikaslearen aurre-ezagutzekin lotu behar da. Ez da ikaste memoristiko bat, loturen bidezkoa baizik; eta honela ikasitako gauzak ahaztea zailagoa da, egonkorragoa da, ez aprendizaia mekanikoan bezala. Honen aurrean, irakasleak, haurren motibazioa eta parte-hartzea bultzatu beharko ditu.
Ondo landutako aurkezpena izan da eta oso baliagarria denontzat.

ANIZTASUNA (GALTZAGORRIAK)

Lehenik eta behin sexismoa (heteropratriarkatua ez dena gutxiestea) eta hezkidetza (sexismoa baztertuz heztea) terminoak azaldu zituzten. Hauek oinarri hartuta, esan dezakegu, espazioa (kaleen izen, eskulturak) eta hizkuntza (maskulino orokortzailea) sexistak direla. Argi dago, partaidetza bultzatu behar dela, orain arte emakumeei mugatu zaiena. Honetan guztian, irakasleak jokatzen duen papera erabakigarria izango da.
Aurkezpenari dagokionez, oso gai interesgarri iruditu zitzaidan eta denok kontuan hartu beharko genukeen gai bat dela uste dut.


HEZKIDETZAN ESKU HARTZEA (ILUSIOEN INDARRA)

Emakumearen presentzia historian zehar gutxietsia izan da. Gutxiespen hau androzentrismoak eta sexismoak bultzatu dute, eta hauek, ezagutzaren jabetza kentzea dakarte; hau da, emakumearen lorpenak gizonari egokitzea.
Hezkuntzak bi generoen berdintasuna bilatu behar du, hezkidetza. Hala ere, curriculumak ez du betetzen eta hainbat pausu jarraituz hezkidetzara eskuratzera heldu beharko litzateke.
Oso landuta zuten aurkezpena izan zen eta oso argi azaldu zuten dena. Gainera, gaia, dena baino interesgarriagoa egitea lortu zuten. Lan ona!

CURRICULUMA (BOST)

Curriculumak hainbat eratan definitu da: ikasturtean eman beharreko gisa, eman beharreko hori antolatzea eta eskolan gertatzen den oro gisa. Hau burutzeko tarea eskolarrak daude, jarduera antolatuak dira ekintzak barne hartzen dituenak. Hauetan irakasleak berebiziko garrantzia du (kontrolatzen, gidatzen, ezberdintzen...) eta tareak, bere baitan ere, beharrezkoak dira irakaslearen formakuntzarako. Curriculum-ari buruzko informazioa izatea oso garrantzitsua da guretzat, eta gainera, oso ondo azaldu zuten guk ulertu ahal izateko.

IKASGELAKO PROGRAMAZIOA (ASA)

Programazioaren garrantziaz hitz egin ziguten haien ahozkoan, eta baita, programazio bat egiterakoan kontuan hartu beharreko atalei buruz ere. Atal horiek, aintzat hartu beharreko horiek hain zuzen ere, metodologia, helburuak, irakaste metodoak… dira. Gu irakasle moduan aritzeko  oso baliagarria da jasotako informazioa. Aurkezpenari dagokionez, oso landua ekarri zuten eta ondo azaladua.

EBALUAZIOA (ROCKABYE BABY)

Ebaluazioaren helburua prozesu didaktikoa orokorki eta ikaslea indibidualki ezagutzea eta hobetzea da. Bi ebaluazio mota daude:
  • Konpetentzien benetako ebaluazioa → eguneroko egoerak aurkeztu eta ebaluatzea.
  • Ebaluazio hezigarria → ikaslearen arrakasta lortzea.
Ebaluazioan, prozesua egitean, “feedback”-a egiteak ikaslearen hobekuntza dakar.
Aurkezpena oso ondo azaldutakoa izan da eta oso baliagarria.

28 comentarios:

  1. Aupi Irati!

    Zure bloga oso txukun eta ordenatua dagoela ikusi dut, itxura oso ona. Agian, zerbait esateagatik fondoan irudiren bat jarriko nuke edo beste kolore mota bat. Baina bestela oso ondo ikusten dut dena. Besteei bezala, zorionak zuen heriotzaren inguruko lanagatik, ez da gai erraza ez! baina beharrezkoa. Eskerrik asko, gure aurkezpenaren balorazioagatik!

    ResponderEliminar
  2. Kaixoo kaixoo, bloga oso erraz irakurtzen da, garbia eta txukuna dagoelako. Ainarak dioen bezala nik ere argazki bat jarriko nuke fondoan edo kolore biziago bat. Bestalde argazkia eta hauen azalpenak irakurri ditut eta asko gustatu zaizkit. Besterik gabe, lan bikaina!

    ResponderEliminar
  3. Iepa Irati!

    Lehenik eta behin, lehen esan duten bezala fondoan kolore argiago bat jarriko nuke zerbait hobetzekotan. Hala ere, duzun koloreak argitasuna ematen du, beraz, ez dago gaizki. Eduki aldetik, ordena mantendu duzu, horregatik eguneratua eraman duzula ikusten da. Gainera, informazioa landua dagoela nabari da. Oso lan ona egin duzu Irati, segi horrela!

    ResponderEliminar
  4. Iepa Irati!!

    Zure bloga modu txukun eta argian egin duzula iruditzen zait, kolore argia erabili duzunez, informazio guztia erraz irakurtzen delako. Eguneratua duzula nabaritzen da. Gainera, zure txikitako oroitzapenen argazkiak ikustea gustatu zait. Lan hagtz ona, ongi segii!!

    ResponderEliminar
  5. Kaaixo Irati!

    Zure bloga oso txukuna iruditu zait, baina igual kolore pixka bat emango nioke. Hala ere, lan oso ona egiten duzu beti. Edukiei dagokionez, eguneratua duzula ikusi dut. Zure txikitako narrazioekin oso ondo pasa dut. Segi horrela!

    ResponderEliminar
  6. Kaixo Irati!
    Zure blogari begirada bat bota eta gero, edukiak oso ongi azaldu dituzula uste dut, argi eta txukun. Gainera, eguneratua eraman duzu, beraz, lan ona Irati!

    ResponderEliminar
  7. kaixo iratii!
    diseinuari dagokionez, oso kolore garbia aukeratu duzu horri esker oso errez irakurtzen da, edukiari dagokionez, oso lan txukuna eta garbia egin duzu, oso ondo azalduta, bikain!

    ResponderEliminar
  8. Kaixo Irati!!
    Erabilitako diseinuak edukien irakurketa errazten du. Gainera, diseinu minimalista bat aukeratu duzunez, blogak lasaitasuna transmititu dit. Azkenik, esan edukiak ondo antolatuak eta azalduak daudela. Primeran Irati!! Segi horrela!!

    ResponderEliminar
  9. Kaixo Irati!
    Informazioaren aldetik landua dago eta irakurtzeko erraz dago. Gainera, azaldutako oroitzapenak oso politak dira. Hala ere, nik kolore pixkat jarriko nioke blogari, animatzeko.
    Onod izan!

    ResponderEliminar
  10. egunon iratii!!!!
    Bloga polita dakazu eta eguneratua!
    Txikitako argazkiak izugarri gustatu zaizkit eta azalpenak ere oso onak izan dira, orokorki, beraz, lan ezinhobea, zorionak!

    ResponderEliminar
  11. Arratsaldeon Irati!
    Bloga polita da eta eguneratua daukazu. Horretaz gain, oso landuta duzula ikusi dut eta txikitako argazkiak oso politak dira! Beti bezala lan oso ona! Laister arte!

    ResponderEliminar
  12. Kaixo Irati!!
    Zure bloga txukun dago, informazioa modu argi batean dago jarrita eta oso erraz irakurtzen da. Gainera, eguneratua duzu, beraz, primeran. Segi horrela!

    ResponderEliminar
  13. Kaixo Irati!
    Zure bloga gustuz irakurri dut, diseinua oso alaia eta zure argazkia eskuinean asko gustatu zait. Benetan landu duzula iksuten da. Zorionak!

    ResponderEliminar
  14. Kaixo Irati!
    Zure blogaren diseinua oso lasaia dela iruditu zait, informazioa ondo irakurtzeko guztiz beharrezkoa. Hau oso garatua eta landua duzula argi dago. Segi horrela Irati!

    ResponderEliminar
  15. Kaixo Irati!
    Zure bloga asko gustatu zait. Edukiei dagokionez, oso ondo landuta dituzula nabaritzen da, eta zure txikitako oroitzapenak oso gustura irakurri ditut. Diseinuari dagokionez, ez dio testuari garrantzia kentzen eta lasaitasuna transmititzen dit. Lan bikaina, zorionak!

    ResponderEliminar
  16. Iepe Iratitxi!
    Zure bloga asko gustatu zait. Eguneratua, txukuna eta ondo antolatua duzula ikusi dut. Gehien gustatu zaidan atala oroitzapenena izan da. LAN BIKAINA IRATI!

    ResponderEliminar
  17. Iepa Irati!!
    Zure bloga edukiei dagokionez oso txukun eta ondo antolatua daukazula uste dut. Diseinua ere asko gustatu zait. Gainera, zure txikitako oroitzapenak asko gustatu egin zaizkit! Lan ona! Segi horrela!

    ResponderEliminar
  18. Kaixo Irati!!
    Zure bloga asko gustatu zait! Eguneratua eta ondo landua dagoela ikusi dut eta horrez gain, txikitako argazkiak irakurtzen ondo ondo pasa dut! Lan bikaina!!

    ResponderEliminar
  19. Kaixo Irati!! Asko gustatu zait bloga!! Eguneratuta dago eta ideia zein ekarpenak landuak eta ulergarriak dira gustiz. Asko gustatu zait beldurrei buruz hitz egitea zure blogean, eskalatu ondoren salto egitearen beldur zinela esatean. Azkenik, zure taldekoek eta zu burutu duzuen azken proiektua asko gustatu zait; oso gai inportantea da eta eskolan landu beharrekoa. Animo eta segi horrela!! ;)

    ResponderEliminar
  20. Kaixo Irati!!
    Oso gustora irakurri ditut zure txikitako oroitzapenak!
    Zure blogaren diseinua lasaitasuna trasmititzen nau irakurtzerakoan eta edukiak landuak eta eguneratuak dituzula argi ikusi dut, beraz, bikain!
    SEGI HORRELA!

    ResponderEliminar
  21. Kaixo Irati!
    Oso argi ikusten dira zure sarrerak eta oso itxura txukuna du! Gainera, edukiari dagokionez, oso argi jarri duzu dena! Zorionak!

    ResponderEliminar
  22. Kaixo Irati!
    Edukiak direla eta oso ondo landuak daudela ikusi daiteke. Zure txikitako oroitzapenak direla eta asko gustatu zaizkit. Lan oso ona egin duzu, zorionak!

    ResponderEliminar
  23. Aupa Irati!!
    Oso blog polita duzula uste dut. Dena ongi azaldua, eguneratua eta txukun. Asko gustatu zaizkit zure txikitako argazkiak eta oroitzapenak. Oso lan ona, segi horrela eta zorionak!!

    ResponderEliminar
  24. Kaixo Irati!!
    Zure blogak itxura aldetik nahiko sinplea ematen duen arren oso landua eta mamitsua dela iruditu zait. Diseinuak zure lanak erraz irakurtzera eraman nau. Edukiek dagokionez, lan handia egin duzula nabari da, sarrerak eguneratuta, antolatuta eta txukun baitaude. Zorionak Irati, lan bikaina!

    ResponderEliminar
  25. Kaixo Irati!!!

    Zure blog-a asko gustatu zait! Erabili duzun koloreak informazioa oso ondo irakurtzeko aukera ematen baitu. Edukien aldetik, oso eguneratua eta informazio asko sartu duzula iruditzen zait. Blog-a oso landua duzula iruditzen zait. Horretaz gain, zure txikitako oroitzapenak asko gustatu zaizkit. Benetan lan bikaina egin duzula pentsatzen dut! Zorionak! Ondo izan!!

    ResponderEliminar
  26. Kaixo Irati, bloga txukun dago sarrera guztiak ordena eta itsura egokia dute. Gomendiobezala blogaren erakargarritasuna aldatzeko kolore edo irudirenbat jarriko nuke fondoan. Hala ere, oso ondo dagoela uste dut!

    ResponderEliminar
  27. Iepa Irati!
    Zure bloga gustatu zait, irakurtzeko oso erraza delako. Hala ere, bizitasuna falta zaiola uste dut, fondoko argazkia bat jartzeak lagundu dezake. Baina orokorrean edukiak oso landuak eta txukunak dituzu.
    Lan ona egin duzula iruditzen zait. Uda ona pasa!

    ResponderEliminar
  28. Aupa Irati! Zure oroitzapenak eta argazkiak asko gustatu zaizkit. Gainera, diseinuari dagokionez sinpletasunak denak errazago irakurtzera laguntzen duela uste dut eta horretan asmatu duzu. Jarritako guztia landua dagoela nabari da. Lan bikaina, jarraitu horrela!

    ResponderEliminar