martes, 28 de febrero de 2017

ARGAZKIAK KURRIKULUMAREKIN ALDERATUZ

Lehenik eta behin, argazkiak komunean jarri eta bateratu ostean, ohartu gara lehenengo ereduan kokatuko genituzkeela denak, nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaugarrien eremuan.

Inauteriak:
Honi dagokionez, esan genezakeen lehenengo ezaugarria, ingurunearekiko partaidetza-sentimenduak lantzea eta errespetu, interes eta balioespeneko jarrerak izatea haren elementuekiko izango litzateke. Bestalde, norberaren gorputza ezagutzea beste ezaugarri bat izango litzateke, bere buruaren gaineko irudia osatzeko. Adin horietan, ekiten zaio sexu eta generoko nortasuna eraikitzeari, eta biak bereizi ezean, gizarteak egindako hautuak barneratzen dira. Honetan eragin nabaria dauka eskolak, bere esku baitago bi generoetako haurrei, janzteko eran, aukera berak ematea, eta horrela haien sexualitatea bizitzeko aukera ematen zaie. Hemen, eta hurrengo bi eremuetan ere, helburua haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea da, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko. Hemen ebaluazio irizpideei dagokienez, gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte taldeetan gogoz parte hartuta nabarmentzen da. Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.


Santo Tomas:
Atal honetan, ezaugarri nagusienetako bat ingurunearekiko partaidetza-sentimenduak lantzea eta errespetu, interes eta balioespeneko jarrerak izatea da, horrez gain, sexu eta generoko nortasuna eraikitzen ere laguntzen du, izan ere, haurrek baserritar jantzia neskena edo mutilena nahi duten erabaki dezakete, eta erabaki horretan haien izaera moldatuz doa. Aurrekoan adierazi dugun bezala, helburua haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea da, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko. Hemen ebaluazio irizpideei dagokienez, gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte taldeetan gogoz parte hartuta nabarmentzen da. Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.


San Sebastian:
Donostiarrontzat hain berezia den egun honetan, ingurunearekiko partaidetza-sentimenduak lantzea eta errespetu, interes eta balioespeneko jarrerak izateaz gain, gure nortasuna eraikitzen doa, geurea den sentimendu bat pixkanaka barneratzen dugulako. Hemen ere, inauterietan eta Santo Tomas egunean bezala, helburua haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea da, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko. Hemen ebaluazio irizpideei dagokienez, gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte taldeetan gogoz parte hartuta nabarmentzen da. Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.


Oporrak/irteerak:
Kasu honetan, ezaugarri nabarmenena, ingurune fisiko zein sozialarekin haurrak duen edo sortzen duen harremana da. Ingurune hauetako elementuak ezagutzeak eta elementu horien gainean egiten dituzten ekintzek eboluzio bat sortzen dute haurrengan. Bestetik, haurrei jakin min eta interes handia pizten die ingurune naturalak eta bertako izaki eta elementuek; honi esker, izakiak ezagutzeari ekiten dio haurrak, haien artean erlazioak sortuz eta haien ezaugarri eta bizi-funtzioak ezagutuz. Hemen helburu nagusia ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea da, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko. Hemen ebaluazio irizpide bat nabarmentzearren, ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea  komentatuko genuke. Maiz erabiltzen dituen lekuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazio-nozioak egoki erabilita.

Guraso/anai-arrebak:
Honetan nabarmendu genezakeen ezaugarrietako bat, nortasun propioaren eraikuntza da. Izan ere, honetan guraso eta familiarrek eragin handia dute. Hau, imitazioaren bidez ikasten dugulako izan daitekeela uste dugu. Hemengo helburu nagusien artean, hauek nabarmentzen ditugu: ohartzea norbera pertsona berezia dela eta nork bere buruaren gaineko irudi orekatu eta positiboa osatzea, norberaren nortasuna eraikitzeko; eta ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea, segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.

Lehengusu-lehengusinak:
Familiaren zati hau estimulu iturri bat da, izan ere, haien hezkuntzan gero eta esperientzia zabalagoak izateko aukera emango die haurrei eta, haien bidez, pertsonak eta pertsonen arteko harremanak ezagutzeari ekingo diote. Horren bidez, loturak sortuko dituzte pertsonekin eta konfiantza, enpatia eta atxikimenduko jarrerak landuko dituzte, haien sozializazioaren oinarri direnak. Hemen helburu bat nabarmentzearren, hurbilean zer gizarte talde dituen jakitea eta haiengana, haien kultura ekoizpenetara, balioetara eta bizimoduetara jarrera irekiz gerturatzea, konfiantza, errespetu eta balioespeneko jarrerak lantzeko.

Txikitako panpinak:
Hemen nabarmendu dezakegun ezaugarria haurrek panpinekin identifikatzeko duten joera da. Horrez gain, nortasun propioaren eraikuntzan laguntzen du. Gainera, haurrek objektu pertsonalek duten garrantzia ikasten dute, panpina baita haientzat garrantzitsuena, eta zaintzen dute. Kasu honetan, helburuetako bat bere buruaren gaineko konfiantza sentimendua handitzea izan daiteke, eta errespetu jarrera sustatu eta norberaren jokabidea erregulatzea. Ebaluazio irizpideen inguruan, gorputzaren egituraren gero eta irudi doituago bat adieraztea eta bere sentsazio eta pertzepzioez jabetzea nabarmenduko genuke. Honen bidez, bere eta gainerako pertsonen gorputzaren atalak ezagutzen, izendatzen eta kokatzen ditugu.

Edukiak

Atal honetan sakonduz, ohartu gara, multzo guztiei antzeko edukiak atxikitzekotan egon garela, eta ondorioz denak batera biltzea erabaki dugu.

Edukiei dagokionez, hainbat eduki komunen agerpena nabaria da, izan ere zereginen eta proiektuen planifikazioari azterketa berezia ematen zaion atala baita, bai mozorroen, zein ekitaldien aldetik. Esan bezala, inguruarekiko partaidetza-sentimenduak lantzen dira, eta hain zuzen ere, hemen enpatia eta errespetua izan daitezkeen beste hainbat jarrera ere kokatuko genituzke, hau da, pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzen da.
Aipàtu bezala, atal honetan nortasunaren eraikuntzak garrantzia handia du, eta hau bera ikus daiteke zentzumenen eta gorputzaren erabileran, kasu honetan, inguruaren azterketa egiteko. Baita ere, aipagarria litzateke, norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategien erabilera (lagun multzoak, irakaslea…).
Garapen motorra, kasu honetan nortasunaren eraikuntzarekin lotuta dagoena, oso garrantzitsua den atala iruditzen zaigu, izan ere, mendira joatean, inauterietako ikastolako dantza egiterakoan, jolas egiterakoan eta beste hainbat adibidetan, norberak, bere gorputzaren ahalmenak eta mugak ezagutu behar dituelako.

Hainbat kasutan eman da, ingurune berri batera salto egitea. Hau honela, ingurune berriko objetuen ezagutza eman da zentzumen eta esperientzien bidez. Jolasa izan da esplorazio bide nagusia.

Afektuarekin lotura egiteko orduan, gizarte-inguruneko hartu-emanei dagozkien hainbat eduki ikusi ahal izan ditugu. Lotura afektiboen ezarpena nabaria izan da kasu askotan, helduekin zein gelakide, lagun, lehengusu eta abarrekin.

Laburbilduz, aipatu beharreko edukiak, nortasunaren eraikuntzarekin zerikusia dutenak gehiago dira, gorputzaren ezagutzarekin lotura dutenak baino; hala eta guztiz ere, bi multzoetatik ageri dira.

Gure lanak behatu ostean, hainbat antzekotasunekin topo egin dugu:

  1. Inauteriak:

Inauteriekin lotura zuzena duten hainbat argazki ditugu. Gehienok, data hauetako argazkiak bildu ditugu, horrenbestez, inauteriak gure haurtzaroan izan duten pisuaz ohartu gara.

Mozorroak ziren gai nagusia, eta horretaz gain, gutako batzuk, ikastetxeetan dantza batzuk prestatzen genituen. Ekitaldi hauek izan dira, inauterien garrantzia guregan nabarmendu dutenak. Mozorrotzeak duen xarmak, guregan, zirrara berezia sortzen zuen, oso atsegin genuelako egunerokotasunetik at egotea, beste pertsonaia batean bihurtuz.

  1. Santo Tomas:

Inauteriekin zerikusi handia duen eguna da Santo Tomas, izan ere, jantzi berezi batzuk soinean jartzen ditugu, baserritar jantziak direnak, honela Santo Tomas eguneko tradizioa jarraituz. Jantziez gain, egun honetan ohikoa den moduan, txistorra jaten dugu, taloarekin zein ogiarekin.

Eskolan ospatzeaz gain, Donostiako kaleetan zehar, ospakizunak darrai. Konstituzio plazan dagoen txerriari bisita egiteko ohitura dago. Hau honela, garrantzi handia duen eguna da oraindik Abenduaren 21eko Santo Tomas eguna.

  1. San Sebastian

Taldekide batzuk donostiarrak izanik, errepikatzen den beste data bat San Sebastian eguna da, urtarrilaren 20a hain zuzen ere. Egun hau urteko egunik garrantzitsuenetakoa da donostiarrentzat, txiki-txikitatik ospatu dugun zerbait delako. Eskolek, 20 goizeko haur danborradan parte hartzeaz gain, askotan bezperan danborrada txiki bat ospatzen dute patioan, zeinetan txikienek ere parte hartu dezaketen. Egun honetan jantzi oso bereziak erabiltzen dira, konpainia bakoitzak berea, eta danborrei eta upelei kolpeka igarotzen dugu eguna.

Egun berezia da adin guztietako donostiarrentzat, gerora garrantzitsua izango den data batean txikitatik murgilduta sentitzeko aukera dagoelako.

  1. Oporrak/Irteerak

Oporrei eta irteerei dagokionez, hainbat argazki ezberdin bildu ditugu: Batzuk, mendi irteerenak dira, beste batzuk, familiarekin eginiko bidaiei dagozkienak dira…
Egunerokotasunetik kanpo ateratzeko, bidaia hauetan ingurunea eta lagunak aldatzen dira
maiz. Kanpinera eginiko bidaien argazkiak ditugu, eta bertan eginiko lagunak eta bizitako uneak gogora ekartzen dizkigutenak. Bestalde, argazki batzuk, guretzat oso garrantzitsua den leku batean eginikoak dira.

Horretaz gain, eskolarekin egindako txangoak ere bildu ditugu. Irteera hauek, zenbait lagunekin sortutako harreman estuak ekartzen dizkigute gogora, eta arrazoi horregatik da gure blogean bildu izana.

  1. Gurasoak / Anai-arrebak

Guztiok ditugu gurasoekin eta anai-arrebekin argazkiak, izan ere, familia oso garrantzitsua da bizitza osoan zehar, baina, batez ere, haurtzaroan.

Familiak txiki-txikitatik ezagutza asko transmititzen dizkigu. Denbora asko igarotzen dugu beraiekin eta beharrezkoak bihurtu dira. Gurasoak laguntzeko prest egon dira beti eta horregatik haur baten bizitzan zutabe garrantzitsua da

Anai-arrebekin dugun erlazioa oso berezia da. Askotan tira-birak eduki arren, gure haurtzaroan pertsona garrantzitsuak izan dira eta gauza asko irakatsi dizkigute.

  1. Lehengusu-lehengusinak
Lehengusu-lehengusinekin dugun erlazioa oso estua da. Lehengusu-lehengusinak txikitako lehenengo lagunak izaten dira eta haiekin bizitako abenturak betirako oroitzapenak dira. Adin tarte ezberdinak egon arren harremana ezin hobea da.

  1. Txikitako panpinak

Ume guztiek dute begiko panpinaren bat. Panpin hau erosia izan daiteke ala norbaitek oparitua, baina haurrarentzat oso berezia da eta leku guztietara eramaten du. Segurtasuna eta maitasuna transmititzen dio haurrari eta normalean heltzen doan heinean zaila izaten da panpina baztertzea, bere txikitako “laguna” delako. Hala ere, argi geratu da garrantzitsua dela denbora igaro ondoren gordetzen jarraitzen dugulako edo garrantzitsua den norbaiti oparitu diogulako.

lunes, 6 de febrero de 2017

TXIKITAKO OROITZAPENAK

Eskola garaiko urte bat hartuko dut erreferentzia moduan, bai urtean zehar egindako ekintzak, eta bai oporretan egindako irteerak gogora ekartzeko. Klaseetan egiten nuenaz oroitzen ez naizen arren, argazkiak ikusiz, eskolatik kanpo egiten nituen estraeskolarrez gogoratzen naiz. Eskolatik irteten nintzenean eskalada egitera joaten nintzen lagun batekin astean bitan, hori 5-6 urte nituela egiten nuen. Gogoan dut, bildur handia ematen zidala behin goraino iritsita tirolinatik jaistea, eta nire lagunak egiten zuela ikusita, egun batean, ausartu egin nintzen. Oso sentsazio ona izan nuen pausua ematean, oso ondo sentitu nintzen nire buruarekin. Eskaladaz gain, margoketa-tailer batera joaten nintzen. Bertan, eskulanak egiten genituen, marrazkiak, plastilinarekin aritzen ginen… Ondoren jarriko dudan argazkikoa egun berezia izan zen; izan ere, kalera atera ginen horma bat margotzera eta oso ondo pasa nuen. Hirugarren mailatik aurrera, eskola-kirolean hasi nintzen. Partidoak izaten genituen larunbat goizetan eta hori izan zen kirolarekin izan nuen lehen kontaktua.





Eskolan bertan, urtean zehar, hainbat festa ospatzen genituen; hala nola, santo tomasak, san sebastianak, santa ageda, iñauteriak… Egun horietan lagunekin batera oso oroitzapen onak ditut, oso momento onak igarotzen genituen. Hala ere, gehien gustatzen zitzaidana, egun horietarako prestatzea izaten zen: mozorroak egitea, dantzak ikastea…  






Udaran, familiarekin eta familiako lagunekin oporretara joaten ginen. Segidan jarriko dituten argazkiak ondorengoak dira: lehenengoa Bilboko Aste Nagusian da, Gargantuatik jetsi ondoren. Beldurra ematen zidan arren, anaia txikiari lagundu behar nionez, jetsi egin ginen biak batera, eta hainbeste gustatu zitzaigunez, orduak pasa genituen atrakzio berean. Beste biak, oporretan dira, bat Formigalen eta bestea Aian.








Irati Soroa Amenabar GA2