lunes, 6 de febrero de 2017

TXIKITAKO OROITZAPENAK

Eskola garaiko urte bat hartuko dut erreferentzia moduan, bai urtean zehar egindako ekintzak, eta bai oporretan egindako irteerak gogora ekartzeko. Klaseetan egiten nuenaz oroitzen ez naizen arren, argazkiak ikusiz, eskolatik kanpo egiten nituen estraeskolarrez gogoratzen naiz. Eskolatik irteten nintzenean eskalada egitera joaten nintzen lagun batekin astean bitan, hori 5-6 urte nituela egiten nuen. Gogoan dut, bildur handia ematen zidala behin goraino iritsita tirolinatik jaistea, eta nire lagunak egiten zuela ikusita, egun batean, ausartu egin nintzen. Oso sentsazio ona izan nuen pausua ematean, oso ondo sentitu nintzen nire buruarekin. Eskaladaz gain, margoketa-tailer batera joaten nintzen. Bertan, eskulanak egiten genituen, marrazkiak, plastilinarekin aritzen ginen… Ondoren jarriko dudan argazkikoa egun berezia izan zen; izan ere, kalera atera ginen horma bat margotzera eta oso ondo pasa nuen. Hirugarren mailatik aurrera, eskola-kirolean hasi nintzen. Partidoak izaten genituen larunbat goizetan eta hori izan zen kirolarekin izan nuen lehen kontaktua.





Eskolan bertan, urtean zehar, hainbat festa ospatzen genituen; hala nola, santo tomasak, san sebastianak, santa ageda, iñauteriak… Egun horietan lagunekin batera oso oroitzapen onak ditut, oso momento onak igarotzen genituen. Hala ere, gehien gustatzen zitzaidana, egun horietarako prestatzea izaten zen: mozorroak egitea, dantzak ikastea…  






Udaran, familiarekin eta familiako lagunekin oporretara joaten ginen. Segidan jarriko dituten argazkiak ondorengoak dira: lehenengoa Bilboko Aste Nagusian da, Gargantuatik jetsi ondoren. Beldurra ematen zidan arren, anaia txikiari lagundu behar nionez, jetsi egin ginen biak batera, eta hainbeste gustatu zitzaigunez, orduak pasa genituen atrakzio berean. Beste biak, oporretan dira, bat Formigalen eta bestea Aian.








Irati Soroa Amenabar GA2











5 comentarios:

  1. Kaixooo! Zure lanak irakurri ditut eta eguneratuta izateaz gain oso landuta zeudela konturatu naiz. Atzeko alde txuriak txukuntasuna transmititu dit eta argazkiak ikustea asko gustatu zait. Jarraitu horrela Irati!

    ResponderEliminar
  2. Iepa Irati!!
    Gustora irakurri ditut zure txikitako oroitzapenak. Gainontzeako informazioari dagokionez uste dut azalpenak zehatzak eta ulerterrazak direla, argi idatzita daudela, alegia.
    Lan ona, segi hórrela!

    ResponderEliminar
  3. Aupi Irati!
    Lehenik eta behin zorionak zure lanarengatik!Asko gustatu zait zure bloga, lana eguneratua eta argi idatzia dago. Txikitako oroitzapenak oso gustora irakurri ditut eta argazkiak asko gustatu zaizkit! berdin berdin jarraitzen duzu!jaja Segi horrela Irati!

    ResponderEliminar
  4. Kukuuu!!
    Zure bloga asko gustatu zait estetikoki, izan ere, sinplea izanik, ba du bere berezitasun puntua, gainera oso erraz irakurtzen da. Edukiari dagokionez landua, txukuna eta eguneratua duzu. Egia esan asko gustatu zaizkit zure txikitako oroitzapenak, bai irakurtzea eta baita argazkiak ikustea ere. Asko dibertitu naiz, argazki batzuetan antza hartzen nizulako eta beste batzuetan ez. Bueno, oso lan ona, bai blogean eta bai kurtso osoan. Zorionak pupi!! :)

    ResponderEliminar
  5. Kaixo Irati!!
    Estetika aldetik sinplea izan arren asko gustatu zait zure bloga eta zure txikitako oroitzapenen argazkiak oso politak eta oso esanguratsuak. Edikien aldetik azalpen argiak eman dituzula uste dut. Lan oso ona egin duzula uste dut. Jarraitu horrela Irati!!

    ResponderEliminar